XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUSEN IRAKASPENA
1. Bidaiariak gara.

Bidaiaria, bidea egiten dauana da.

Bizitza honetan gu bidea egiten gabilz.

Zein da bide honen helmugea? Helmugea, gure Aita Jainkoa da.

Bera gure zain dago, Berarekin, betiko, zoriontsu bizi gaitezan....

Bide hau ez dogu oinez egiten, ikastetxera edo etxera joaten garanean bezela, gure egiteekaz baino.

Egite on bakoitza aurrera-pausu bat da, Jainkoarengana hurreratzen gaituana.

Egite txar bakoitza atzera-pausua da eta Jaunarengandik urruntzen gaitu.

2. Jesus bidea da.

Jesus ez da bakarrik gure Aita Jainkoarengana joateko bidea ezagutzen dauana, Bera da bidea.

Bere hitzak oso argi esaten dabe hori:
Neu naz bidea... Ez doa inor Aitarengana, nire bitartez ez bada (Jn 14-6).

Bera da bide bakarra.

Honek esan nahi dau Bera izan zala Jainkoaren legea ondoen bete ebana eta Aitaren nahia ondoen egin ebana.

Gizakion eredu da eta gu argitzen gaituen argia da Jainkoaganako bidean.

Hau dino Berak:
Neu naz munduaren argia; nire ondoan datorrena ez dabil ilunetan, izango dau bizirako argia (Jn 8-12).